Brioche Pasquier Irunek langile bat kaleratu du arrazoi justifikaturik gabe

2021/09/24
Brioche Pasquier Iruneko enpresa-batzordeak salatu du zuzendaritzak bidegabe kaleratu duela langile bat, legezko oinarririk ez duten arrazoiak alegatuz, inolako kalte-ordainik ordaindu gabe, eta aldez aurretik langileari inolako hutsegiterik eta zehapenik helarazi gabe. Brioche Pasquier Irunen "diziplinazko botere abusua" gertatu dela salatu du batzordeak, eta kaleratutako langilea berehala lanean hastea eskatu du.

Adierazi dutenez, kaleratze-gutunean (kontratua irailaren 10ean eten zuten), enpresak ez du arrazoi garrantzitsurik alegatzen langile baten kaleratzea justifikatzeko, eta xantaiatzat har daitezkeen arrazoiak ere ematen ditu. Gaineratu dutenez, enpresak ordezkari sindikal bat izateko eskubidea ukatu zion langileari, nagusitasun-posizioaz baliatuz eta berdintasun-printzipioa zalantzan jarriz.

"Horrelako ekintzek langileen artean beldurra, zatiketa eta ezinegona baino ez dute sortzen, eta enpresarekiko eta arduradunekiko mesfidantza handitu; ez da bidezkoa, are gehiago, langileria akordio eta proposamenen bidez enpresarekiko harremanetan giro ona sortzen saiatzen denean", deitoratu du Brioche Pasquier Iruneko enpresa-batzordeak.