ELAk Irungo Stradivarius dendaren itxiera salatu du, langileak berkokatzeko bermerik gabe

2020/10/26
Urriak 5ean Irungo Stradivarius-eko langileei Azaroak 28an denda itxiko zutela jakinarazi zieten. Jakinarazpen hau inungo proposamenik gabe iritxi zen: ez berkokatze proposamenik, ez eta indemnizaziorik ere.

ELAk gogoratu du enpresak argi adierazi zuen ez dagoela arrazoi ekonomikorik eta itxiera Inditex talde guztian ematen ari den antolakuntza aldaketak eragin zuela. Antolakuntza aldaketa honekin denda handiak eta online salmenta sustatzen da, horrek dakarren denda txikien itxierarekin.

Urriak 20an Stradivarius-eko Gipuzkoako komitea enpresarekin bildu zen, eta ondokoa izan zen enpresaren proposamena:

-Kontratuaen iraungipenak hobetuta, baina inprozedentzia aitortuaz ordaindu beharko lituzketen indemnizaioetara iritxi gabe.

-Berkokatzeak jardunaldiak murriztuz gehienez astean 24 ordurarte. (Gipuzkoan berkokatu nahi izanez gero).

ELAren ustez proposamen hau onartezina da.

Irungo lan taldean bederatzi langile daude, hauetatik zazpi izanik 24 ordu baino gehiagoko jardunaldia dutenak. “Berkokapen” hauekin (izatez lan baldintzen aldaketak direla, eta ez berkokapenak bere horretan) enpresak langileen erdiak baino gehiagok euren jardunaldiak erdira murriztera edo alde egitera derrigortu nahi ditu. Jakinik, gaur egungo egoeran lanik gabe geratzeak suposatzen duena.