ELAk errefusatu egin du Niessenen zuzendaritzak LAB eta UGTrekin lortutako akordioa, eta ez babesteko eskatu dio plantillari

Enpresa Batzordearen gehiengoak (LAB eta UGT) akordioa lortu du Niesseneko zuzendaritzarekin. ELAk uko egin dio akordio horri, uste baitu edukiak ez direla nahikoak. Kontuan izan behar da azken urteetan enpresak milioi askoko irabaziak izan dituela. ELAk aurre-akordio hori ez babesteko eskatu die langileei; baldintza hobeak lortzeko aukera ona galtzen ari da.
ELAren iritziz, ez dira helburu nagusiak lortu:
- Adostutako soldata igoerek ez dute KPIa ere bermatzen, eta kontsolidatuko ez diren ordainketak onartzen dituzte.
- Gainera, iaz asanbladak, 2021erako %0,85eko igoerari uko egin zion igoera exkaxa zelakoan, eta akordio honetan, urte horretarako %0,7 inguruko igoera adosten dute.
- Bajen osagarriak %100era igotzeko enpresak trukean langile ebentualei %80 ordaintzeko aukera bermatu nahi izan du akordio honetan eta hau ere onartu egin da.
- Gauez lan egiten duten pertsonen baldintzen hobekuntzak enpresari erabaki subjetiboen baitan lotzen da, hau da, ez dugu bermerik hauek emango diren.
- Bidean galdu diren beste hainbat hobekuntza ere akordiotik kanpo geratu dira: kaleratzeak blindatu, lan-ordu jaitsiera, MSCT aurrean babestu..