ELAk ez du sinatuko Zalain Transformados enpresaren hitzarmena

ELAk ez du sinatuko Zalain Transformados enpresaren hitzarmena
Enpresako zuzendaritzak eta CCOO, UGT eta LAB sindikatuek sinatutako akordioak mobilizazioak eragin zituzten diskriminazioei eusten die; ELAk ez du aurreakordioa sinatuko.

ELAk Zalain Transformados enpresan duen atal sindikalak oso positibotzat jo du orain arte greba-prozesuaren bidez izandako borroka. Gaurtik aurrera, orain arte bezala, borrokan jarraituko dugu diskriminazio bidegabe hori ezabatzeko, sindikatura hurbiltzen diren langileekin batera.