HONDARRIBIKO LOREZAIN AZPIKONTRATATUAK (ELAI SERBITZUAK SL)

ELAk kezka adierazi du grebaren ondoren lortutako hitzarmena ez delako oraindik aplikatzen ari

2024/10/09
ELAI serbitzuak enpresaren eta Udalaren arteko kontratua ostiralean amaitu zen, eta administrazio kontratu berri bat noiz egingo den ez dago argi. Grebaren ondoren lortutako hitzarmen kolektibo berria aplikatzeko beharrezko urratsa da.

ELAI enpresako 8 langile ari dira arazo hori pairatzen, zehazki, Hondarribiko Udalak azpikontratatutako lorezainak. Hitzarmen berria administrazio kontratu berriarekin batera hasiko da betetzen,  baina oraingoz ez dago horretarako datarik, nahiz eta aurreko ostiralean iraungi zen orain artekoa.

Tarte horretan, ELAk ez du inolako berririk jaso gertatuko litzatekeenari buruz, eta kaleratze kolektibo baten beldur ere izan da. Egun, lorezainek Udalari zerbitzua eskaintzen jarraitzen dute ELAI serbitzuak enpresaren bitartez, baina lan baldintzetan ez dute inolako aldaketarik izan.

ELAk salatu du hitzarmen kolektiboa uztailean sinatu eta abuztuaren 27an argitaratu bazen ere, ez dela inolako aurrerapausorik eman. Greba amaierako akordiotik urtebete baino gehiago igarota, hitzarmenaren aplikazioari buruzko ziurgabetasuna handia da oraindik.

ELA kezkatuta eta arduratuta dago bai enpresak eta bai Udalak egin duten kudeaketa eskasarekin. ELAk argh du lanean eta borrokan jarraituko duela lortutako hitzarmena aplikatu arte.