Irungo eta Hondarribiko urak eta hondakinak

ELAk salatu du enpresak hitzarmenaren negoziaketa mahaia edukiz hustu duela

2025/10/31
ELAk salatu du enpresak hitzarmenaren negoziaketa mahaia edukiz hustu duela
ELAk jakinarazi du Irun eta Hondarribiko urak eta hondakinak kudeatzen dituen Txingudiko Zerbitzuak enpresako langileek lanuzte eta mobilizazioekin jarraituko dutela. Azaroaren 5ean beste lanuzte bat egingo dute langileek eta azaroaren 10ean egun osoko greba egun bat.

Txingudiko Zerbitzuakeko langileek jarraipen zabala izan duen bi orduko lanuztea eta Irungo Udalaren aurrean mobilizazio arrakastasua burutu dute gaur enpresako zuzendaritzari beraien lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren negoziaketa martxan jartzeko exigitzeko eta Udal ordezkariei zentzu honetan bultzatzeko eskatzeko. 

ELAk aldarrikatzendu KPIaren goitik dauden soldata igoerak, plusak, bajak %100 osatzea baldintzarik gabe, jardunaldi murrizketa, enpresak hitzarmena aplikatzeari uztea ekiditeko klausula, ordutegi, egutegi, baimen eta lizentziekin zerikusia daukaten hainbat aldarrikapen, telelana, taulan baliokideak diren kategorien ekiparazioa eta azpikontratazioa mugatzea bezalako aldarrikapenak jasotzen dira besteak beste.

Halaber, ELAk salatu du enpresak negoziaketa denboran luzatu eta oztopatzen saiatzen ari dela behin eta berriro. ELAk gogorarazi du Txinzer Zerbitzuak enpresak maiatzean unilateralki negoziazio bilera bertan behera utzi zuela.

Ekainaren 10ean enpresako zuzendaritza administrazio kontseiluarekin biltzekoa zen eguna bertan behera utzi zen egindako presio eta mobilizazioei esker. Ekainaren 13rako, negoziaketa mahai bat jartzea lortu zutelako, eta komitearen partetik negoziaketarako fede ona erakutsiz. Baina bilera hortan enpresak negoziaketa edukiz hustu zuen Administrazio Kontseiluak ezarritako irizpideak aitzakiatzat hartuta soldata bezalako gai estruktural eta garrantzitsuak, negoziazio esparru hortatik ateraz.

Enpresak Udalhitz edota Irungo Udaleko akordio ezberdinak erreferentziatzat dituela behin eta berrio esan arren errealitatea bestelakoa da, Txingudiko Zerbitzuakeko langileen soldatak Irungo Udaleko soldatetatik oso urrun baitaude.