INTERAL (LEZO)

Elkarretaratzea enpresak urtarrilean mahai gainean jarri ziren edukiak ez dituela errespetatzen salatzeko

2025/03/28
2024tik enpresako hitzarmena negoziatzen ari dira. ELAk salatzen du enpresak ez duelako zintzo jokatu, ez dituelako errespetatu nahi urtarrilean mahai gainean jarri ziren edukiak. Interal Lezon dagoen elikagaien industriako enpresa bat da. Eskualdean enpresa garrantzitsua; 180 bat langilek egiten dute bertan lan, horietatik 70 emakumeak.

ELAk soldata igoerak urtarrileko atzera eraginarekin aplikatzea eskatzen du, eta bi urteetako KPIen errebisio artikulua mantendu dadila. Negoziaketan aurrera pausuak eman ezinda, langileek elkarretaratzea egin dute. Apirilaren 4an berriz ere egingo dute protesta ekintza. Egoera hobetu ezean, apirilaren 8 eta 10ean lau orduko lanuzteak egingo dituzte.