INTERAL
Elkarretaratzea Lezon, kaleratzeak salatzeko
Interaleko enpresa batzordeak (ELA, UGT eta CCOO) elkarretaratzea egin du enpresaren aurrean, Lezon (Gipuzkoa), 2023ko abendutik izandako ia 30 kaleratzeak salatzeko. Interal elikagaien industriaren sektoreko enpresa bat da eta 250 langile inguru ditu.
2023ko abenduan enpresak 8 pertsona kaleratu zituen, eta 2024ko ekainean eta uztailean beste 20. Sindikatuek ziurtatu dute enpresa batzordea kontuan hartu gabe hartu dela neurri hori, eta posible dela neurri ez hain traumatikoak hartzea.