Epaitegiak Errenteriako TAO-OTAko langileei arrazoia ematen hasi dira

2018/03/06
Donostiako Sozial arloko 4. epaitegiak, 2018ko martxoaren 1ean ebatzitako sententzian Errenteriako OTA-TAO zerbitzuko langileen kaleratzeen inguruko lehenengo sententzia argitaratu du. Bertan Errenteriako Udala kondenatzen du modu exklusiboan, eta langileari dagokion kalteordaina ordaintzera edo bere lanpostuan berriz hartzeko aukera egitera kondenatzen du.

Gogoratu behar da Errenteriako udal gobernu taldeak, 2017ko Ekainean OTA-TAO eta Garabia zerbitzuak berpublifikatzeko asmoa ezagutarazi zuela, pertsonal propioarekin zerbitzua emateko asmoz.

Bilera prozesu gogor eta irailetik abendura arte luzatu zen greba mugagabe prozesu baten ondoren, inongo akordiorik gabeko prozesua amaitutzat eman zen, langileak kalean amaituta eta bai udaletik bai enpresatik inongo laguntzarik jaso gabe.

Prozesu guzti honetan, ezagutzera eman den lehenengo sententzia da Donostiako 4. Sozial Epaitegiak ebatzia den sententzia hau, eta, nahiz eta irmotasunik ez duen, errekurtso aukera irekia baitago Auzitegi Nagusira jotzeko, albiste oso pozgarria da hain kaltetuak izen diren langileentzat.

ELA Errenteriako Udalarekin kontaktuan jarriko da egoera berri honen aurrean hartuko duten postura jakiteko eta beti bezala, bere eskuetan dagoen guztia egingo du langile hauen interesak ahalik eta hoberen defendatzeko.