Irun-Hondarribiko hiri autobusak

Erabateko jarraipena lehen greba egunean

2024/05/13
Hitzarmen berrian lan segurtasuna bermatzeko eta 35 orduko lanaldia izateko deitu dute greba. Kontzentrazioa egin dute Irungo Udaletxearen aurrean.

AUIFeko langileek bat egin dute ELAk eta UGTk deitutako lehen greba egunean Irun-Hondarribiako autobus garraio zerbitzuan. Gutxieneko zerbitzuak kenduta, greba egin zezaketen langileen ia % 100k bat egin dute deialdiarekin. Guztira, 33 pertsona daude grebara deituta.

Gaurkoan auto karabana bat egin dute goizeko lehen orduan, eta eguerdian langileek elkarretaratzea egin dute Irungo udaletxearen aurrean. Enpresak dio ezin dituela langileen aldarrikapenak adostu Udalaren oniritzirik gabe, eta, aldi berean, Udalak dio enpresarekin konpondu behar dela auzia.

Hitzarmenaren negoziazioak desblokeatu ezean, beste hiru greba egun dituzte deituta maiatzaren 20, 27 y 31n.