Elkartasuna Errenteriako TAO zerbitzuko langileekin

2017/11/16
Ehunka ordezkarik parte hartu dute gaur goizean Errenteriako OTA/TAO zerbitzuko langileei elkartasuna adierazteko egin den manifestazioan. Bertan izan da ere Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusia. Errenteriako udalak abenduaren 5an egungo langileak kaleratu nahi dituela salatu du ELAk.

Abenduaren 5ean orain artean OTA/TAO zerbitzuan jardun duten langileak kalean utzi nahi ditu Errenteriako Udalak. Egun horretatik aurrera, zerbitzua kudeatzeko orain arteko langileekin kontatu beharrean, kontrol lana udaltzaingoak egingo du. Erabaki honekin 25 urtez zerbitzu horretan aritu diren langileak kalean geratu dira eta enpresak ez du berkolokaziorik aurreikusten.

Muñozen hitzetan egoera onartezina da, eta EH Bildu eta Irabazi alderdiei, bertako Udala zuzentzen duten indarrei, erabakia gauzatu baino lehen langileen egoera kontuan hartzeko eskatu die, beste hainbat lekutan egin den bezala.