SANMARKOSENE (Errenteria)
Erresidentziako langileek akordioa lortu dute 81 eguneko grebaren ondoren

ELA, LAB eta ESK sindikatuek greba amaierako akordioa lortu dute Errenteriako (Gipuzkoa) Sanmarkoseneko erresidentzian. Sindikatuak pozik dira, akordioak langileen aldarrikapen gehienak biltzen dituelako: ez da kaleratzerik egongo, eta lanaldi partziala duten langileak % 60ko kontratuetatik % 81etik gorako lanaldia bermatuta duten kontratuetara pasako dira dira. Halaber, egutegiari dagokionez, eguneko txandetan erizaintzako laguntzaile gehiagok lan egingo dute. Txanden iraupen berria dela eta, lan kargak murriztuko dira eta egun libreak gehiago izango dituzte, kontziliazioaren mesedetan. Gauzak horrela, langileak -gehienak emakumeak- euren lanpostuetara bueltatu dira.
Gureak enpresak kudeatzen du erresidentzia, eta 125 langile inguru ditu, gehienak emakumeak. Greba azaroaren 18an hasi zen, eta guztira, 81 greba egun izan dira enpresak okertutako lan baldintzak hobetzeko. Izan ere, 2024ko urrian, enpresak planteatu zuen erizaintzako langileen lan baldintzak aldatzea, beti ere, langileen kaltetan.
Akordioa otsailaren 11n sinatu zen Gipuzkoako Lan Ordezkaritzan eta hiru sindikatuek babestu dute.