Gipuzkoako Paperaren hitzarmena negoziatzeko mahaia eratu da

2022/01/28
Urtarrilaren 28an eratu da Gipuzkoako Paperaren sektoreko hitzarmenaren negoziazio-mahaia. ELAk ia % 49ko ordezkaritza du; LABek, 26,53koa; eta CCOOk, % 24,48koa. ELAk aurreratu du sektoreko langileen aldarrikapenak jasoko dituen hitzarmen baten alde borrokatuko duela, eta gainerako sindikatuekin batera egitearen alde dagoela, indartsuagoak izateko.

Era berean, sindikatuak gogorarazi du sektoreko hitzarmena indarrean egon den hiru urteetan, eta pandemia gorabehera, sektoreko enpresek lan-karga handia izan dutela, eta horrek bere horretan dirauela une honetan. Etorkizuneko aurreikuspenak, gainera, oso positiboak dira.
Negoziazio-testuinguru horretan, ELAk uste du
Sektoreko langileek beren lan-baldintzak hobetu behar dituzte, sortzen duten aberastasuna kontuan hartuta.