Cauchopren (Irun)

Greba hitzarmen propioaren alde

2023/03/23
Cauchopreneko (Irun) langileek greba egin dute, lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propioa lortzeko. Enpresa honek kautxuzko eta silikonazko piezak eta tresneria ekoizten ditu. Gaur egun, estatuko Kimikako Hitzarmena aplikatzen zaie.

Enpresak azken urteetan izan dituen onurak ikusita, 25 langilek osatutako plantillak hitzarmen propioa eskatu du. Honako hauek dira aldarrikapen nagusiak: bi urteko hitzarmena (2022-2023); KPItik gorako soldata igoerak; lanaldi murrizketa; eta mutualitateak ateratzea gaixotasun arrunten kudeaketatik, besteak beste. Enpresak, ordea, uko egiten dio KPI bermatzeari, eta ez ditu onartzen planteatzen zaizkion gainerako eskaerak. Hurrengo greba egunak martxoaren 28an eta 30ean izango dira.