ELAI SERBITZUAK
Hiru eguneko greba hasi dute hitzarmen propioa lortzeko

Hondarribiko udaletxean lorazaintza azpikontratako langileak 2022ko udatik ari dira negoziatzen saiatzen.
Gaurtik hasita eta martxoaren 23ra bitartean, ostegunera bitartean, Elai Serbitzuak Hondarribiko udaletxeko lorezaintzako langileek greba egingo dute.
Hitzarmen propioa negoziatzeko egin diren saiakera guztiek porrot egin dute eta beste irtenbiderik ez da gelditu.
Enpresak negoziaketa luzatu eta luzatu besterik ez du egin, mahaiean edukirik jarri gabe. Argi ta garbi esan zuten kontratua indarrean dagoen bitartean ez dutela beren mozkinik galduko, eta horrek egoera zaildu besterik ez du egin.
Langileak tinko daude, eta Elai Serbitzuak enpresak Hernanin duen pabiloiean kontzentrazioa egingo dute 11:30etan.