Hiru greba egun Jon Ruizen kaleratzea salatzeko

2019/01/28
Legasan dagoen eta ArcelorMittal taldekoa den AMDS Processing enpresako langileek greba eguna egin zuten urtarrilaren 24an, Jon Ruiz lankidearen kaleratzea salatzeko eta berehala berronartu dezaten exijitzeko. Urtarrilaren 29 eta otsailaren 1 ere greba egunak izango dira.

ELAk ArcelorMittal multinazionalari exijitzen dio lanpostuak bermatzea, berriztatzea eta eskualdean enplegu duinarekiko konpromisoa azaltzea. Onartezina deritzogu urtetik urtera izugarrizko etekinak lortzen dituen multinazional honek muzin egitea bere erantzukizun sozialei, enplegua prekarizatuz eta suntsituz Baztan-Malerreka bailaran.

Honengatik ELAk dei egiten die langileei Jon Ruiz lankidearen ber-hartzea lortzeko borrokan jarraitzera eta langile klase bezala dagozkigun eskubideak defendatzera.