Hitzarmena lortu da Irungo VALVULAS ZUBI enpresan
40 langileri eragiten dien hitzarmena sinatu berri da Irunen, VALVULAS ZUBI S.L. enpresan. ELA sindikatuak pozez jaso du zuzendaritzarekin sinatu berri den hitzarmena, 2018-2020 bitartean indarrean izango dena.
Beste hobekuntzen artean, Gipuzkoako metalgintza industriako hitzarmenaren erreferentzia azpimarratu beharra dago. Izan ere, honen ondorioz langileen urteko jardunaldia murriztea lortu da. Horrez gain, azpimarratzeko hobekuntzak dira lan erreforma kanpo uzten duten klausulen presentzia eta orain arteko soldata taulen kontsolidazioan emandako KPIaren igoera, besteak beste. Beti ere, kontuan izanik orain arteko soldata taulak metalgintzako hitzarmenaren gainetik zeudela dagoeneko.