Interaleko (Lezo) langileek produkzioa gelditu dute berriro, bigarren lanuztean

Enpresa batzordeak deitutako bigarren lanuztean, Lezoko (Gipuzkoa) Interal enpresako langileek ekoizpena gelditu dute berriro. Irailaren 27an egin zen lau orduko lanuztean bezala, gaur ere jarraipena ia erabatekoa izan da. Langileak borrokan ari dira negoziazioa desblokeatzeko eta 2021etik iraungita dagoen enpresa hitzarmena berritzeko. Enpresak, gatazka bideratzeko prest agertu beharrean, egungo hitzarmena okertzen duten neurriak eta KPIaren azpiko soldata igoerak proposatu ditu, langileak are gehiago pobretzeko. Gainera, kontratazio berriak egin ditu eta hirugarren txanda bat ezarri du greba oztopatzeko. Era berean, jarrera oldarkorra du langileekiko eta gero eta zigor handiagoak ezartzen dizkie.
Honako hauek dira aldarrikapen nagusiak: hitzarmenak egungo hitzarmenean murrizketarik ez ekartzea, KPItik gorako soldata igoerak ezartzea, urteko lanaldia murriztea eta lizentziak eta kontziliazio neurriak hobetzea. Hurrengo greba egunak urriaren 11, 18 eta 25ean izango dira.