Irungo Válvulas Zubiko langileek greba-dinamikarekin jarraitzen dute, enpresa-hitzarmena defendatzeko

2021/11/12
Irungo Válvulas Zubiko langileek beste greba-egun bat egin dute ostiral honetan, azaroak 12, enpresa-hitzarmen berri baten alde. Langileek KPIaren gainetik 0,75 puntuko soldata-igoerak aldarrikatzen dituzte, gaixotasunagatiko bajetan eta kategorien igoeran soldataren %100.

Enpresak negoziatzeko asmorik ez zuela ikusita, Válvulas Zubiko langileek duela hiru aste erabaki zuten, asanbladan, azaroan zehar astean gehin greba-egun bat deituko zutela. Era berean, zuzendaritzak jarrera aldatzen ez badu mobilizazioak gogortuko zituztela aurreratu zuten.

Válvulas Zubi pandemia osoan normaltasunez lanean aritu den enpresa da, eta 2 milioi euroko irabaziak izan ditu azken hiru urteetan.