Irungo Válvulas Zubiko langileek greba eta mobilizazio dinamikarekin jarraitzen dute, enpresa-hitzarmena defendatzeko

2021/12/13
Irungo Válvulas Zubiko langileek beste greba eta mobilizazio egun bat egin dute astelehen honetan, abenduaren 13an, enpresa-hitzarmen berri baten negoziazioaren alde. Langileek KPIaren gainetik 0,75 puntuko soldata-igoerak aldarrikatzen dituzte, gaixotasunagatiko bajetan soldataren %100 kobratzea eta kategorien igoerak.

Válvulas Zubi pandemia osoan normaltasunez lanean aritu den enpresa da, eta 2 milioi euroko irabaziak izan ditu azken hiru urteetan.