Lanuztea Salva Industrial enpresan (Lezo) hitzarmena berritzearen alde

Lezon kokatutako Salva Industrial enpresan bi orduko lanuztea egin dute langileek hitzarmenaren alde, eta zuzendaritzaren jarrera ikusita, beste hainbeste egingo dute martxoaren 11 arte. Okidengietako makineria ekoizten da Salva Industrialen, eta 150 langile ditu, 90 bulegoetan eta 60 tailerrean. Bada, 2019az geroztik daude hitzarmena berritu gabe. Enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren arteko hamaika bilerek ez dute emaitzarik eman, Covid-19ak sortutako egoera eta enpresaren zuzendaritza aldaketak tarteko.
Hori dela eta, enpresa batzordeak (5 ELA, 4 LAB) mobilizazioei ekitea erabaki du. Lehen eguneko lanuzteak ekoizpena eteta lortu du.
Langileen eskaera nagusiak ondorengoak dira:
- Lan erreformen aspektu zaurgarrienak kanpoan uzten dituen hitzarmena
- KPIz gorako soldata igoerak
- Beste hobekuntza batzuk