IRUNGO DECATHLON
Lanuzteak hitzarmena negoziatzea eskatzeko

Irungo lantokian 45 langile daude, eta ELAko bi delegatu. 2023. urtearen amaieran, estatuko enpresa hitzarmena bertan behera geratu zenean, negoziazio prozesu propioa hastea erabaki zuten. Enpresak uko egin dio batzartzeari, eta negoziazioak ez aurrera, ez atzera izanik, mobilizatzea erabaki dute. Apirilean egin zituzten lehen mobilizazioak eta maiatzean horiekin jarraituko dute.
Honako hauek dira langileen eskariak, prekarizazioari aurre egiteko:
• Euskal Herriko errealitatearekin bat datozen soldatak
• Gutxieneko soldata duina bermatzen duten lanaldiak
• Kontziliazio erreala bermatzen duten baimenak
• Ordutegi malgutasuna mugatzea
• Estatu mailako negoziazio markotik ateratzea
Egoera aldatzen ez bada, mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute langileek.