SANMARKOSENE ERRESIDENTZIA (ERRENTERIA)
Lehen greba egunak jarraipen zabala izan du
Irailean enpresak lan ordutegi eta egutegi proposamena egin zuen, lan baldintzen aldaketa nabarmena zekarrena. Bertan, 18 langileei lanaldian murrizketa ezartzeaz gain, 5 langileren kaleratzea jasotzen zen. Langileen %36ak borondatezkoak ez diren lanaldi partzialak dituzte. Egutegietan duten malgutasun eta erabateko disponibilitatea kontuan izanda, bizi baldintza txarrak izatea eragiten die langileei.
Azaroaren 15ean enpresak aurkeztu zien kontsulta epe ondorengo azken informeak ez du jaso langileen eskarietako bat bera ere. Beraz, langile guztiek %100eko kontratuak izan ditzatela, 5 kaleratzeak ekidin eta egutegietan adostasuna izatea aldarrikatzen jarraituko dute.
Pasa den astetik mobilizaziotan dira langileak eta aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte: astelehena, asteazkena eta ostiralean manifestazioak; astearte eta ostegunean kotxe karabanak.