Errepide bidezko merkantzia-garraioaren egoera salatzeko mobilizazio astea: nekeak hil egiten gaitu!

2017/10/13
Urriak 9 eta 13 artean, ELA sindikatuan mobilizazioak antolatzen ari gara Nazioarteko Garraioa Federakundeak (ITF) antolatutako kanpainaren barruan. Ostegunean, urriak 12, ELAk Irungo peajera (Frantzia norabidean) informazio taldea bidaliko du goizeko 9:30etatik 11:00etara, garraiolariak informatzeko eta geroz eta desegituratuago dagoen sektore honen arazoetaz jabetzeko.

Urriak 9 eta 13 artean, ELA sindikatuan mobilizazioak antolatzen ari gara Nazioarteko Garraioa Federakundeak (ITF) antolatutako kanpainaren barruan. 1997. urtetik, Garraiolarien Nazioarteko Federazioak nazioarteko kanpaina sindikala egiten du, errepidezko merkantzia-garraioa jasaten ari den desarautzea eta liberalizazioa salatzeko.

Historikoki, kanpaina honekin salatu nahi dira sektorean egin ohi diren lanaldi luzeak, egunean bolantearen aurrean 10, 11 eta 12 ordu egiteraino luzatzen direnak. Horrekin, sistematikoki urratzen da nazioartean araututako batez bestek lanaldi-muga. Hain zuzen ere, gehiegizko ordu horietan gidatzeak eragiten ditu gehienbat ulertezinak iruditzen zaizkigun istripu horiak (ikuspen oneko zuzenetan gertatutakoak...) Horren ondoriozko arriskua ez dute soilik garraiolari horiek pairatzen, baizik eta errepideetako gainontzeko erabiltzaileok ere jasan behar dugu.

Horrez gainera, azken urteotan, krisiaren aitzakiarekin enpresa piraten aduragabekeria geratzeko etorri da eta sektorean oso hedatua dago gaur egun. Horren aurrean erakundeak sorgor diraute. Muturreko lehiakortasunak, prezioak mugarik gabe beheratzen gauzatutakoa, hainbat eta hainbat langileren kaleratzea eragin du gero xantaiaren bidez eta behartuta autonomo faltsu bilakatu dituztenak. Honen aurrean ere administrazioak, tamalez, ez du inolako neurririk hartu, jakin badakienean arau-maula ezkutatzen dela halako praktiken atzean.

Azpimarratu beharrekoa da autonomo faltsu horiek abusuzko lanaldiak egiten dituztela ezinbestean, sarritan zirkulazio-arauak ez betetzerainoko praktikekin, hilabete bukaerara iritsi eta kamioaren gastuei aurre egin ahal izateko.

Halaber, salatu nahi dugu garraio sektoreko patronalaren utzikeria negoziazio kolektiboari dagokionean, lan baldintzak eta segurtasuna hobetzeko bideari uko eginez. Nabarmena da Gipuzkoako patronala eroso dagoela sektorea bilakatu den legerik gabe ohian honetan, naiz eta egoera honetan jokoan egon guztion bide-segurtasuna.

ELAn etenik gabe ari gara lanean sektorea behar bezala arautua izan dadin. Ildo horretatik, pasa den uztailean legez besteko proposamena aurkeztu genuen legebiltzarrean sektoreko arazo nagusiei aurre egiteko. Egoera deskribatutako izanik, ANTOLATZEA, SALATZEA ETA MOBILIZATZEA ezinbestekoa.