Chauchopren (Irun)

Zortzi greba egun gehiago deitu dituzte

2023/04/04
Irunen kokatuta dagoen enpresa honetan kautxua eta silikonazko tresnak eta piezak ekoizten dituzte. Langileak greban daude Estatuko Kimika sektoreko Hitzarmena hobetuko duen hitzarmen propio bat defendatzeko. Enpresaren immobilismoaren aurrean, plantillak grebak areagotzea erabaki du lehen enpresa-hitzarmena lortzeko helburuarekin

Enpresak gai jakin batzuetan aurrera egiteko jarrera eskasa duenez, langileek 8 greba egun gehiago deitu dituzte: apirilak 4, 5, 13, 14, 17, 18, 27 eta 28. Enpresak azken urteetan izan dituen irabaziak ikusita, langileek honakoa eskatzen dute: KPIaren gaineko soldata-igoerak, lanaldi-murrizketa eta mutualitateak gaixotasun arrunten kudeaketatik ateratzea, besteak beste.