XPO TRANSPORT SOLUTIONS (OIARTZUN)

Langileek Enplegu-erregulazioko Espedientea erretiratzea eskatu dute

2026/03/09 Industria eta Eraikuntza Oarso-Bidasoa
Langileek  Enplegu-erregulazioko Espedientea erretiratzea eskatu dute
XPO Transpor Solutions Spain enpresak, salgaien errepide bidezko garraioaren sektoreko multinazionalak, 217 langileren kaleratzea eragingo duen Enplegu-erregulazioko Espedientea (EEE) aurkeztu du estatu mailan; EEEak 13 langile kaleratzea eragingo luke Oiartzungo lantokian. Langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren instalazioen aurrean, espedientea erretiratu dezaten eskatzeko.