Tolosako etxez etxe

Akordioa lortu dute gutxieneko %31ko soldata igoerekin

2024/06/13
Hainbat astez mobilizatzen egon ondoren, Tolosako etxez etxeko laguntza kudeatzen duen Matia Goxara enpresak eta ELAk, gehiengoa duen sindikatuak, lehen hitzarmena sinatu dute Lan Harremanen Kontseiluan (LHK). Langileek oso positibotzat jo dute hitzarmen berria. Izan ere, akordioak, besteak beste, bajen osagarrietan hobekuntzak eta hurrengo hiru urteetarako gutxienez %31ko soldata igoera jasotzen ditu. Zerbitzua publikoa da, titularra Tolosako Udala baita, baina pribatizatuta dago. 53 bat langilek egiten dute bertan lan.