Akordioa Zubietako Dachser-en: #emanbostekoa garaipenari!

Pairatzen zituzten lan baldintza txarren eta antolaketa ezaren ondorioz, duela hilabete batzuk langileek enpresa hitzarmenaren aldeko negoziaketa hastea erabaki zuten. Enpresa Batzordearen negoziaketa prozesuari ekiteko eskakizunari ezezko biribila ematea izan zen enpresaren lehen erantzuna. Ez zuten negoziaketa mahairik osatuko.
Erantzun honen aurrean langile asanbladak greba egun bat deitu zuen, enpresa negoziazio mahaian esertzera behartzeko helburuarekin. Greba eguna guztiz arrakastatsua izan zen arren ez zen helburu hori lortu, eta ondorioz langileek berriro ere asanbladan bilduta greba mugagabea deitu zuten. Deialdi honek lortu zuen enpresa makurtu eta negoziazio mahai bat osatzea.
6 hilabetez luzatu dira negoziazioak eta azken unean, berriro ere greba mugagabe bat deitu ostean iritsi da akordioa, PRECOn sinatu den eta legez Enpresa Hitzarmen batek duen balio berbera duen Greba Amaierako Akordio gisara.
Hemen akordioaren ezaugarri garrantzitsuenak:
- Iraupena: 2017-2018
- Soldata igoerak: +%1,6 eta +%2,2 (KPIa +0’5eko igoera bermearekin). Baita 2015ean enpresak aldebakarrez eman zien %4eko plus bat oinarrizko soldatan kontsolidatzea ere.
- Ultraaktibitate mugagabea.
- Inaplikazioa.
- Bajan dauden langileak kaleratu ezina.
- Mugikortasun geografikoa beti ere boluntarioa izatea.
Langile Batzordearen balorazioa oso ona da. Lan erreformen aurkako babesa bermatu da, lan baldintzak hobetzea dakar eta 2009an Gipuzkoako Lurralde Hitzarmena iraungi zenetik babesik gabe zeuden langileentzako legezko zoru bat edukitzea dakarrelako.
Prekarietatea nagusi den garraio sektoreko lan baldintzak duintzea posible dela erakusten du akordio honek. Honetarako ezinbesteko diraantolakuntza, afiliazioa eta langile asanbladaren batasuna eta mobilizazio indarra. Eta nola ez, sindikatuaren babesa.