Andoaingo Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen mobilizazioak

2021/07/19
Andoaingo Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek mobilizazioak hasiko dituzte uztailaren 28an, euren lan-baldintzak duinduko dituen hitzarmena lortzeko. Hitzarmen kolektibo hau 2020ko abenduan amaitu zen. Harrezkero, hainbat bilera egin dira bai Eulen enpresa esleipendunarekin bai Udalarekin, eta ELAk bi aldeei eman die bere plataforma, hitzarmenari buruzko akordioa lortzeko. Enpresak eduki duinekin akordioa lortzeari uko egin dionez, ELAk hainbat mobilizazio antolatu ditu uda osoan zehar.

Andoaingo etxez etxeko laguntza-zerbitzua Udala titularra duen zerbitzu publikoa da. Zerbitzu hori pribatizatuta dago eta Eulen Servicios Sociosantitarios enpresak kudeatzen du. Bertan 25 langile inguru ari dira lanean. ELAk plataformaren hobekuntzak onartzeko eskatu dio enpresari. Eulen Servicios Sociosanitarios enpresa Eulen multinazionalaren filiala da, eta 2019ko abenduan 50 milioi euroko aparteko dibidendua banatu zuen. Enpresa horrek ezin hobeto har ditzake bere gain berrinbindikazio horiek, lan-baldintzak duintzeko.

Bestalde, ELAk erantzukizuna bere gain hartzeko eskatu dio udalari. Andoaindarrek jarritako baliabide publikoak lehentasun horietara bideratu behar dira, eta ez multinazionalen etekinak gizentzen jarraitzera, lan- eta zerbitzu-baldintzak prekarizatuz.