Andoaingo Suguz enpresako langileek lau egun bete dituzte greban

2017/06/28
Andoaingo Suguz lantegiko beharginek laugarren eguna bete dute greban. Lantegia ia erabat geldirik dago kaleratutako langilea berriz onartua izan dadin eskatzeko egiten ari diren greba hasi zenetik. Kaleratzea ekainaren 6an gertatu zen. Lantegian pairatzen ari den prekarietatea eta azken urteotako soldaten izozketa eztabaidatzeko batzarra hasi baino ordu batzuk lehenango gauzatu zen kaleratzea. Langileak 14 urte daramatza enpresan eta ez du inoiz inolako zigorrik jaso.

Kaleratzea ekainaren 6an gertatu zen. Lantegian pairatzen ari den prekarietatea eta azken urteotako soldaten izozketa eztabaidatzeko batzarra hasi baino ordu batzuk lehenango gauzatu zen kaleratzea. Langileak 14 urte daramatza enpresan eta ez du inoiz inolako zigorrik jaso.

Kaleratutako langilea onartzeaz gain, zuzendaritzak azken urteotan eraman duen kontratazio politika eta lan balditzak hobetzea eskatzen dute greba honekin. Iragan astean langileek bi eguneko greba egin zuten. Aste honetan beste egun bateko lanuztea egin dute kaleratzea ezertan ez geratzeko eta negoziazio aldarrikatzeko.