Beasaingo Antzizar kiroldegian grebara deitu dute ekainaren 26, 27 eta 29an

2017/06/26
Enpresa hitzarmenaren negoziazio prozesuan, Beasaingo Udalak eta kiroldegia kudeatzen duen Masquatro enpresak, udalekuen zerbitzua azpikontratatzea erabaki dute. Langileok Antzizar kiroldegia arriskuan ikusten dute eta azpikontatarik egin ez daitezen exijitzen dute.

Beasaingo kiroldegiko langileen ELAko ordezkariek hurrengoa plazaratu nahi dute.

Enpresa hitzarmenaren negoziazio prozesuan Beasaingo Udalak eta kiroldegia kudeatzen duen Masquatro enpresak udalekuen zerbitzua azpikontratatzea erabaki dute.

Langileok 25 urte daramatzagu zerbitzu hau kalitate handiz ematen eta hori guraso eta herritarrek badakite, udalak eta enpresak ere bai. 300 erabiltzaile inguru izango dira kaltetuak. Azpikontratazioaren bidez, gurasoei iruzurra egiteaz gain langileok dugun negoziazio ahalmena murriztu nahi dute.

Udaleku berriak lemapean eta hasteko bi aste falta direnean, langileoi inolako azalpenik eman gabe jakinarazi zaigu bertakoak ez diren beste langile batzuk emango dituztela kiroldegiko udalekuak. Enpresa Hitzarmenaren negoziazio prozesuan, Masquatro eta Beasaingo Udalak langileon soldatak izoztuta mantendu eta gure borroka ahalmena mugatu nahi dute.

Langileok minduta, haserretuta eta indartsu gaude. Egoera honen hiru greba egun deitu ditugu, ekainaren 26, 27 eta 29rako. ez gaude prest langileoi eta herritarroi egiten zaigun iruzur hau onartzeko! Zure atxikimenduak gure argudioek eta borrokak duten indarra biderkatzen dute

ANTZIZAR KIROLDEGIA BORROKAN!

AZPIKONTRATAZIORIK EZ!

HERRITARREI IRUZURRIK EZ!

HITZARMEN DUINA ORAIN!!

 

ELA