Beasaingo Etxez Etxeko Zerbitzuan %24ko soldata igoera jasotzen duen akordioa lortu da

2022/03/16
Beasaingo (Gipuzkoa) Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek akordioa lortu dute, eta, besteak beste, %24ko soldata igoera aurreikusten du. Hainbat mobilizazio eta 13 eguneko grebaren ondoren, gaur, martxoak 16, Goxara enpresako 28 langileek -Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren azpikontratarentzat egiten dute lan- hitzarmen berri baterako akordioa lortu dute PRECOn, haien baldintzak nabarmen duinduko dituena.

Hitzarmena 2022-2024 urteetarako sinatu da, eta honako hobekuntza hauek jasotzen ditu:

- %24ko soldata-igoera 2023tik aurrera, eta KPI + %2,5 2024rako.
- Bestelako igoerak ordainsari eta osagarrietan.
- Gutxieneko kontratua, 25 ordu astean.
- Soldata bera jasoko dute hilero. Emakume langileen egoera egonkortu egingo da.
- Eskubide sindikalak hobetzea.