Beasaingo Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek sei greba egun gehiago deitu dituzte

Beasaingo Udala Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren titularra da, baina Goxara enpresak kudeatze du pribatizatutako zerbitzu publikoa baita. Guztira, 28 langile inguruk egiten duten lan bertan. Langileek beraien aldarrikapenen berri eman zieten enpresari eta udalari duela urtebete baino gehiago; hala ere, Udalak ez zituen aintzat hartu. Gauzak horrela, enpresarekin eta udalarekin izandako bilerek ez dute fruiturik eman. ELAk gogorarazi du langileek lan egindako orduen arabera kobratzen dutela, baina ordu horiek asko aldatzen dira hilero; beraz, ezegonkortasuna nagusi da eta horrek eragin negatiboa dauka lan baldintzetan eta erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuan.
Horregatik guztiagatik, greba egun guztietan, eta Beasaingo udaletxearen aurrean elkarretaratzea egin ondoren (11:30), manifestazioa egingo da Goxara enpresaren bulegoetaraino. Ostegun honetan, abenduaren 2an, elkarretaratzea egingo dute Beasaingo udaletxearen aurrean, osoko bilkuraren orduan, alegia,18:45etik aurrera.