Beste bi greba aste Andoaingo Sapa Operaciones enpresan

Langile eta enpresaren arteko jarrerak urrun daude. Langileek KPI+%0,9 aldarrikatzen dute 2019rako eta KPI+%1,5 2020rako. Gainera, osagarri bat eskatzen da zentroz mugitu behar duten langileentzat. Enpresak, aldiz KPI+%0,5 eskaintzen du bai 2019rako eta bai 2020rako, eta ez du osagarrien inguruko proposamenik egiten.
ELAk enpresaren pasibotasuna salatu nahi du, langileek 6 greba egun egin ondoren enpresak ez baitu apenas haren jarrera aldatu, ezta proposamenik egin. Gainera, salatzen dugu nola enpresa ertzaintzaz baliatzen ari den eskirolen bizkartzain lanak eginez eta piketea kriminalizatuz, azken hau, une oro modu baketsuan mobilizatu izan denean.
Hau guztia dela-eta, SAPAko langileek manifestazio bat deitu dute abenduaren 5erako, 18:30tan Andoaingo lantokitik hasiko dena eta Andoaingo Goiko plazan bukatuko dena.