SAPA OPERACIONES

Bigarren greba astea bete dute

2024/03/20
Aperribay familia jabe den SAPA Operaciones enpresako langileek greba mugagabean jarraitzen dute. Martxoaren 20an bi aste bete dituzte greba mugagabean. Horregatik Donostiako Boulevardean elkarretaratu dira, enpresari negoziatzera eser dadin eskatuz. Orain arte, enpresak ez du inolako mugimendurik egin, eta negoziazioa erabat blokeatuta dago. ELAk gehiengoa duen enpresa honetan

Gogoratu behar da langileek 2012tik daramatela akordioa berritu gabe. Makina bat negoziazio eskaera irmo egin zaizkio enpresari, baina enpresak ez du jaramonik egin. Hori dela eta, langileek mobilizatzen hastea erabaki zuten, eta hala egiten jarraituko dute egoera desblokeatu arte.