CAF TALDEKO KIDEAK
CAF taldeko ELAko kideen topagunea martxan da

Ordezkaritza duten enpresen kideak ELAren Hernaniko egoitzan bildu dira koordinazioa hobetzeko eta informazioaren elkar trukaketa bultzatzeko
ELAk beti eman dio garrantzi handia langileen antolakuntzari eta helburu hori lortzeko, berme onena sindikatu politiko eta ekonomikoki autonomo eta indartsu bat izatea da. CAF taldea hazten ari da eta ELA Euskal Herrian lehen sindikatua den heinean, erronka berriei erantzuteko prest azaltzen da.
Kideek gai desberdinak jorratzeko aukera izan dute. Bistan da CAFeko langileen artean lan baldintza oso desberdinak daudela eta sindikatuaren hautua guztiona duintzea dela. Hala, bide horretan jarraitzeko asmoa daukate, beti helburu batekin: CAFeko langileen interesak babestea.