PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

CAFek Israelgo Gobernuarekin duen lankidetza salatzeko Ordiziako manifestazioa babestuko du ELAk

2024/01/25
ELA behin eta berriz agertu da Palestinan eraikitako legez kanpoko asentamendu israeldarrak batzeko tren sistema eraikitzeko proiektuan CAF parte hartzearen aurka.

Okupazioa legitimatu eta egonkortu nahi dute agintari okupatzaileek, kolonietan bizi direnei garraiobide eta azpiegitura "normalizatuak" bermatuz. Gogoratu behar da Nazio Batuen Erakundeak berak adierazten duela Jerusalem Ekialdeko lurrak legez kanpo okupatuta daudela; hori horrela izanda, potentzia okupatzaileak ezarritako obra hori ere legez kanpokoa da nazioarteko zuzenbideari dagokionez.

CAFeko langileak ez dute Israelgo Gobernua hainbat hamarkadatan Palestinan egiten ari den genozidioaren konplize izan nahi. Horregatik, ELAk larunbat honetarako Ordizian deitutako manifestazioan parte hartzera deitzen du.