CIE Legazpiko enpresa-batzordeak salatu du neurrigabe azpikontratzen dela eta kalitatezko enplegua galtzen ari dela

2022/07/13
CIE Legazpiko (Gipuzkoa) instalazioen aurrean egindako elkarretaratze batean, enpresa-batzordeak salatu du enpresak neurrigabe azpikontratatzen duela; izan ere, erabaki horrek 50 enplegu baino gehiago galtzea eragin du azken urteotan. Uztailaren 14an beste bilera bat egingo da zuzendaritzarekin. Ondoren, enpresa batzordea (ELAko 6 kide, LABeko 2 eta UGTko bat) bilduko da mobilizazio berriak baloratzeko eta planteatzeko.