ANDOAINGO LOREZAINAK

ELAk akordioa lortu du KPIa baino soldata igoera handiagoekin

2024/07/23
Andoaingo Udalak Prezero enpresa azpikontratatuta du lorezaintza zerbitzurako. Zazpi langileei enpresa hitzarmen propioa aplikatzen hasiko zaie.

ELAk eta Andoaingo Udalak azpikontratatutako Prezero enpresak akordioa sinatu dute, eta aurrerantzean udalerriko zazpi lorezainek enpresa akordio propioa izango dute. Orain arte, hitzarmen estatala aplikatzen zitzaien eta akordioari esker hobekuntza nabarmenak izango dituzte. 

Soldata igoerek langileen erosahaleman bermatuko dute. Izan ere, soldatek KPI + %2ko soldaketa igoera izango dute. Era berean, premiazkoa zuten arrisku plusa jasoko dute, urtean 3.071 eurokoa, eta lanaldi osoan dauden langileek aurrerantzean 30 minutuko deskantsua izango dute. Azkenik, aipatzekoa da kategorien errebisioa ere jasotzen duela akordioak, eta lorezain laguntzaile kategorian daudenek, kontratu mugagabea eta B gidabaimena badute, lorezain kategoriara igaroko dira. Gainera, akordioa betetzeko klausula jasotzen du hitzarmenak, beraz, babestuta egongo dira.