ELAk ez du sinatu gaineratu sindikatuen eta CAF-eko zuzendaritzaren arteko akordioa

2020/03/19
CAFeko zuzendaritzak eta ordezkatuta dauden gainerako sindikatuek akordio bat sinatu dute martxoaren 19an, enpresak apirilaren 20ra arte bere jarduera geldiarazteko. ELAk positibotzat jotzen du gaur egungo gizarte-larrialdiko testuinguruan ekoizpen-geldialdia egitea, langileen eta, oro har, gizartearen osasunak izan behar baitu lehentasuna.

ELAk, aldiz, uste du produkzioa etengo den egunen errekuperazioak modu orekatuagoan egin beharko lukeela enpresaren eta langileen artean. Enpresaren egoerak aukera eman behar zuen akordio bidezkoagoa lortzeko, Batzordean defendatu dugun bezala.

Gainera, akordioan egin beharreko kontratu berrien kopurua hobetu zitekeela uste dugu, izan ere, enpresako zuzendaritzak aitortzen duenez, lan zamak maximoan daude.