ELAk ez du sinatu Gipuzkoako Papergintzako lan hitzarmena

2019/07/17
ELAren esanetan patronalak edozein momentutan eta lan ordezkarien oniritzik gabe aplikatu gabe utzi dezakeen hitzarmen baten aurrean gaude. Gainera, edukiei dagokionez, hauek ez dira sektoreak bizi duen momentu onaren islada. Hitzarmena, aldiz, CCOO eta LABek sinatu dute.

Akordioa lantokietan egindako asanbladen ondorioz burutzen da, zeinetan bozkatu dutenen gehiengoak babesa eman dion akordioari. Dena den, aipagarria izan da oso bozketa hauetan egon den abstentzio altua, %50ko hain zuzen ere.

Akordio honek dituen berme faltak direla eta ELAko delegatuek hitzarmena ez sinatzeko beharra ikusten dute. "Izan ere, gaur sinatzen ari direna bihar aplikatu gabe geratu daitekeelako eta hori, guretzat, onartezina da. Patronalak edozein momentutan eta lan ordezkarien oniritzik gabe aplikatu gabe utzi dezakeen hitzarmen bat nahi du euren interesak babesteko. Sektore honetan jada gertatu da eta hori berriz ere gertatu ez dadin borrokatzen jarraituko dugu ELAn. Bien bitartean, hitzarmena lan-errerformen arriskuen baitan jarraituko du".

Gainera, edukiei dagokionez, hauek ez dira sektoreak bizi duen momentu onaren islada. Eta horren adibide dira adostutako igoerak, izan ere, aurreko negoziaketan sinatutako igoeren oso antzekoak dira eta momentu hartan sektoreak bizi zuen egoera ekonomikoa kaskarragoa zen. Dena den, garrantzitsuak iruditzen zaizkigu lan istripu eta gaixotasunetako %100ko.konplementua eta baita GEROAn, hainbeste urte eta gero, eman diren aurrerapausoak.

Era berean, sei greba egun egin eta gero lortu den akordioa ez zaio nahikoa iruditzen. ADEGIk mahai gainean jarritako akordioa ez baita grebak egin aurretik aurkeztutako proposamenaren oso desberdina, diferentzia gutxi dago bata eta bestearen artean. Gainera, oraindik ere negoziatzeko aukerak bazeudela deritzo, beti ere elkartasun sindikala eta greba egutegia mantenduz. "Baina hori ez da posible izan eta hitzarmen historiko bat sinatzeko aukera galdu dugu, sektoreak bizi duen egoera onarekin bat egingo lukeena eta berme guztiak edukiko lituzkeena" azpimarratu du.