TOLOSAKO HILTEGIA
ELAk grebarekin aurrera jarraitzea erabaki du

Tolosaldeko Mankomunitateak hiltegiaren kudeaketa bere gain hartu badu ere, ELAk ez du berme nahikorik ikusten zor diren nominak ordaintzeko.
Industrias Cárnicas del Oria (Tolosako hiltegia kudeatzen duena) enpresako langileek greba mugagabearekin aurrera jarraitzea erabaki dute, soldata jaso gabe hainbat hilabete daramatzatela salatzeko. Hiru eguneko grebaren ondoren, Tolosaldeko Mankomunitateak gatazkan esku hartzea onartu du, ELAk eskatu bezala.
Tolosaldeko Mankomunitateak behin-behineko kontu-hartzaile bat izendatu du, baina, positibotzat jotzen duen mugimendu hori gorabehera, plantillak ez du berme nahikorik ikusten soldatak kobratzeko epeei buruz. Gauzak horrela, greba mugagabeak eta mobilizazioek jarraituko dute.