HINE RENOVABLES (OLABERI)
ELAk hitzarmena adostu du KPItik gorako soldata igoerekin eta hobekuntza garrantzitsuekin

Izan ere, hiru urteko indarraldian KPItik gorako igoerak aplikatuko zaizkie langileei; horren erdia, igoera lineala izango da. Era berean, antzinatasun plusak handituko zaizkie, eta errelebo plusa, dietak eta kilometrajeak ere igoko dira.
Hobekuntza monetarioez gain, badira bizitza erdigunean jartzen lagunduko duten beste neurri garrantzitsu ugari, sindikatuarentzat eta langileentzat garrantzitsuak direnak. Besteak beste, zortzi orduko lanaldi murrizketa, lizentzietan hobekuntza nabarmenak, errelebo kontratua, ofizinetako langileentzat ordutegian hobekuntzak, edota bidaietarako hobekuntzat. Gainera, hainbat langile kontratu finkoa izatera pasako dira.
Ordezkariak eta langileak pozik agertu dira akordioarekin, eta hala berretsi dute batzar orokorrean egindako bozketan.