MARIE BRIZARD (ZIZURKIL)

ELAk lanuzteak deitu ditu lan baldintza hobeak lortzeko

2025/05/08
Lanuzteak maiatzaren 13an, 15ean, 19an, 21ean eta 23an egingo dira, 07:00etatik 09:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

ELAk, Zizurkilgo Marie Brizard likore ekoiztetxearen Enpresa Batzordean ordezkaritza osoa duenak, lanuzteak deitu ditu maiatzaren 12tik aurrera, 53 langileen baldintzak duinduko dituzten negoziazioetan aurrera egiteko.

Plantillak erosteko ahalmena berreskuratuko duen soldata igoera aldarrikatzen du, hau da, KPIaren gainetik dauden igoerak, soldata eskala bikoitza murriztea, gau plusa ezartzea, txanda kontratua egotea eta lizentzietan beste hobekuntza batzuk izatea.

ELAk gogorarazi du Zizurkileko fabrika multinazional baten parte dela eta etekin handiak lortzen dituela urtero. Enpresa Batzordeak lanean jarraituko du Zuzendaritzak hobekuntza horiek negoziatu arte, eta aurrerapenik egon ezean, sindikatuak ohartarazi du mobilizazioekin jarraituko duela.