ELAk ordezkaritzari eutsi dio Beasaingo CAF enpresan

2018/11/30
Azaroaren 29an CAF-eko hauteskunde sindikalak egin dira. ELAk 9 ordezkari lortu ditu, LABek 11, CCOOk 3 eta ESK sindikatuak 2. ELAko Atal Sindikalak egin duen lanaren sari gisa baloratzen ditugu emaitza horiek: antolatzerako orduan langileekiko gertutasuna lehenetsi delako eta azkenengo urteetan kontratazioaren alde borrokatu izan dugulako. Aldi berean lan erreformaren aurkako neurriak hartu izana ezinbestekoa izan da enplegua kontsolidatzeko.