ELAk Ordiziako San Jose Egoitzaren zuzendaritza pribatizatzeko erabakian atzera egin dezala eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari

2020/09/21
ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari exijitzen dio ez dezala Ordiziako San Jose Egoitzaren zuzendaritza pribatizatu. Pandemia honek zerbait erakutsi badu da zaintza eta ezinbestekoak diren zerbitzuak dirua irabaztea helburu duten enpresa eta multinazionalen esku utzita ez direla behin ere lehentasuna izango ez egoiliarrak ezta langileak ere.

Ordiziako San Jose egoitza herrian dagoen egoitza bakarra da. Orain 3 urte arte udalak kudeatzen zuen erresidentzia da, nahiz eta langile gehienak azpikontratatuta egon. Diputazioaren esku gelditu zen egoitza orain 3 urte eta bere Organismo autonomoa den KABIak zuzentzen du zentrua. Guztira 12 langile Kabiakoak eta beste 55 langile EULEN azpikontratatutakoak.

Pandemiaren lehen hilabeteetan gaitzak gogor jo duen egoitza izan da. Zeuden 68 egoiliarretatik 25tik gora hil baitziren birus honengatik. Beste hainbat egoiliar gaixotu ziren, eta 26 langile ere bai. Azken hauetatik 7 ospitaleratu behar izan zituzten.

Lehen hilabete hauetan egoitzan langileok kaosa, beldurra, antsietatea eta stress izugarria bizi izan genuen, babes nahikorik ez zegoelako langileontzat (EPIrik gabe jardun ginen lanean) eta gero ikusi den bezala, eraikina ez zegoen prestatuta erresidentziatan pandemia honen aurrean hartu behar diren neurri organizatibo minimoak hartzeko. Azkenean, epaitegietan demanda bat sartu behar izan genuen babes neurriak ezarri zitzaten. Langileokin ibilbide guzti honetan ez da ezertarako kontatu, ez eta langileen ordezkariokin ere.

Ekainak 19an zentroa itxi egin zen obrak egin eta eraikina egokitzeko. Prozesu honetan, esan behar dugu Kabiaren partetik ez dela egon inongo borondaterik langileen baldintzen aldaketei buruz modu kolektiboan negoziatzeko. Eulengo azpikontratatutako langileon lan baldintzen aldaketak negoziatzerakoan berriz ELAk ez zuen adostasunik lortu, batez ere, bide honetan langile behin-behinekoak kaleratuak izan zirelako.

Aurreko astean jakin dugu Azpikontratatutako Enpresaren bidez irailak 23an, datorren asteazkenean, egoitza irekiko dela eta:

  • Egoitzaren zuzendaritza Kabiatik Eulenera pasatuko dela, hau da, esku publikoetatik pribatuetara pasatuko dela.
  • Etorriko diren aiton-amonak, COVID-arekin gaixotutakoak izango direla.
  • Egitza “arrunt” batetatik egoitza “medikalizatu” batetara pasatuko dela.

Egoera honen aurrean, ELAtik bai azpikontratatutako enpresa eta bai Kabiari laneko arriskuen ebaluazio berria eta Kontingentzia plana eskatu dizkiegu, ez baitute legeak eskatzen duen bezala ordezkariekin ezer negoziatu. Nahiz eta urjenteki eskatu, oraindik ez dugu ezer jaso.

Guzti hau dela eta, honakoa nahi dugu adierazi ELAko Komitearen partetik:

  • Guztiz salagarria dela zuzendaritza publikoa duen erresidentzia bat esku pribatuetara pasatzea. Pandemia honek zerbait erakutsi badu da zaintza eta ezinbestekoak diren zerbitzuak dirua irabaztea helburu duten enpresa eta multinazionalen esku utzita ez direla behin ere lehentasuna izango ez egoiliarrak ezta langileak ere.
  • Ordiziako egoitzako langileak, azken hilabeteetan lanean bizitzea tokatu zaigun egoera dela eta, kolektiboaren osasun psikologiko eta animikoa ez dela ona eta hau erreparatzeko mekanismorik ez dela jarri martxan ez Diputazio ezta Eulenen partetik ere. ELAk eskatuta orain hasi berri dugu Eulenekin arrisku psikosozialen prozedimentua eztabaidatzen, baina esan bezala, ez da ebaluaziorik egin oraindik.
  • Herri ikuspegi batetik, egoitza “medikalizatu”batean bihurtzea Ordiziako egoitza, bertako aiton-amonak, bai lehen bertan zeudenak edo egoitzan bizi nahiko luketen hurrengo aiton-amonak orain arte zuten zerbitzu hau gabe uztea suposatzen duela. Zer gertatuko da zerbitzu hau behar duten Ordiziko aiton-amonekin?
  • Langileen prestakuntzari dagokionez, oso exkaxa izan dela, kasualki demanda sartu eta epaiketa bezperan whatsapp bidez eta bakoitzak norbere etxean ikusteko bideo batetara mugatu dela langileok jasotako formazio bakarra, apirilean. Langileok ez gaude prestatuta eman nahi diguten lana egiteko.
  • Egoitza “medikalizatu” bat bihurtzeko, uste dugu eraikinak egokia izan behar duela eta ez dakigu hemen egin diren lanak nahikoa egokitasun duten horretarako.

Beraz, adierazitako guzti honengatik, honako eskaera egiten diogu Diputazioari:

  • Atzera egin dezala Ordiziako San Jose egoitzako zuzendaritza pribatizatzeko erabakiarekin, baita ere egoitzan dauden langile publikoen amortizazioarekin ere. Pandemiak argi utzi du zaintza eta ezinbestekoak diren zerbitzuak publikoak, duinak eta seguruak izan behar dutela.
  • Herriek dituzten zerbitzuak ezabatzeko erabakiarekin ere atzera egin dezala eta aiton-amonak behar bezala biziko diren eta zainduko ditugun erresidentziak garatu ditzala, plantilla gehiago kontratatuz eta langileok pairatzen dugun prekarietatea ezabatuz lan baldintza duinen bidez. Gogoratzen diegu Ordiziako langileok ere 243 greba egun egin ditugula eta oraindik hitzarmenik gabe jarraitzen dugula.
  • Horrelako prozesuetan, langile eta langileon ordezkariak kontutan hartzeko. Pandemiari aurre egiteko presa eta desinformazioa ez diren behin ere lagun onak.

ELAtik bai Ordizin eta baita gipuzkoako beste egoitzetan ere borrokan jarraituko dugu gure aiton-amonen bizi eta zaintza kalitatea hobea izan dadin eta langileon lan baldintzak duinak eta seguruak izan daitezen!