CAF BEASAIN

ELAk salatu du langile bat zauritu dela lan istripuz

ELAk salatu du langile bat zauritu dela lan istripuz
Langilea makina batean harrapatuta geratu da, eta tibian zein peronean lesioak izan ditu; hala ere, arriskutik kanpo dago.

CAF enpresak Beasainen duen lantegian langile bat zauritu da gaur goizeko lehen orduetan gertatutako lan istripu batean, ELAk salatu duenez.

Lehen informazioen arabera, langilea makina batean harrapatuta geratu da, eta tibian nahiz peronean lesioak izan ditu. Hala ere, bere egoerak ez du larritasunik eta arriskutik kanpo dago.

Gertakariaren inguruabarrak ikertzen ari dira oraindik, istripua nola gertatu den argitzeko. ELAk azpimarratu du laneko prebentzio neurriak indartzearen garrantzia, gogoraraziz lan istripu eta heriotza asko saihestu liratekeela prebentzio politika egoki baten bidez.