Enpresak 15 langile kaleratu nahi ditu
VoithPaper Tolosa enpresa, 186 langilerekin, Apatta Industrialdean kokatuta dagoen Papergintza Sektorerako lan egiten duen Metaleko enpresa bat da. Egun enpresak ezarri nahi duen urte bukaerara arte ERTE bat negoziatzen ari dena.
Negoziazio aldiko lehen bileran, enpresak amortizatu nahi dituen 15 lanpostuen zerrenda sartu du. Enpresa Batzordeak (5 ELA 4 LAB) kaleratze horiek errefusatu ditu, eta salatu du, gainera, enpresak nahi du Batzordea bera izatea bere asmoen transmisio-uhala. Kontuan izan behar da ez gaudela ERE baten aurrean, ez litzatekeelako iristen beharrezko lege-mugara.
2025. urtean ere enpresak ERTE bat inposatu zuen, gero prorrogatu egin zuena, aldeen arteko akordiorik gabe, eta, benetako aplikazioa enpresak adierazi zuena baino askoz txikiagoa izan zen. Komitean ikusten dugu ERTE berri honek ere asmo bera duela. Amaitzeko, negoziazioa alde batera utzi bada ere, gogoratu behar da Enpresa Hitzarmena berritzea falta dela.
Honen guztiaren aurrean, enpresaren aldetik eta Alemanian dagoen Zentralaren aldetik, Voith Taldea, ikusten dugu bere irabazi-marjina handitu nahi duela VoithPAper Tolosako langileen lanpostuen eta baldintzen kontura. Enpresak berak onartu baitu bere marjin positiboa %7tik %10era zabaldu nahi dutela.