Ingeteam Indar Machines

Enpresak hitzarmen berria negoziatu nahi ez duela salatu dute langileek

2023/03/23
Ingeteam Indar Machineseko (Beasain) langileek ordubeteko lanuztea egin dute, 16:30etik 17:30era, enpresak soldatak izozteko eta lanaldia handitzeko asmoa duelako. Sorgailu eolikoak eta motoreak sortzen dituen enpresa honek ez du adostu nahi 2023an negoziatzen hasi zen hitzarmen berria. Langileek beste lanuzte bat egingo dute 22:30etik 23:30era. Hurrengoa martxoaren 24an izango da, ostiralean, 9:30etik 10:30era.

Martxoaren 20an, enpresa batzordeak, batzar orokorrean, mobilizazioen eta lanuzteen egutegia onartu zuen, gehiengo zabalarekin: 405 boto alde, 24 aurka, 16 boto zuri eta 4 baliogabe.