Gipuzkoako Arte Grafikoen mahaia osatu gabe geratu da
ADEGI eta GAREN patronalak mahai osaketara gerturatu dira. Dakigun bezala patronalaren ordezkaritza ez da hauteskunde-prozesu batzuen bitartez egiaztatzen, eta horrek, mahai osaketa hontan bien arteko arazoak suertatu ditu. Izan ere, eztabaida luze baten ostean, ez dute batak bestearen ordezkaritza onartu eta hurrengo egunetan, sektorean duten ordezkaritza egiaztatuko duen dokumentazioa LHK-en aurkeztuko dutela adostu dute.
Besterik gabe, ELAtik garbi utzi nahi dugu ez dugula berriz ere holako eztabaidarik onartuko, negoziaketa gehiago luzatu ez dadin, eta batez ere, borrokan tinko jarraituko dugu sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko asmoarekin. Esaterako, soldaten igoera duin bat eskatuko dugu, hitzarmena ahalik eta blindatuen egoten saiatuko gara, eta sektoreko diskriminazio eta prekarietate ororen presentzia ezabatuko dugu.